XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erraz esaten duzu hori.

Ba al dakizu ze egoera den nire hau?.

Lehenago biraorik ez nuen pentsatu ere egiten; orain, berriz bihotzean eta alditan ahoan ere, biraoa sortzen zait.

Nolatan nahi duzu, nik Jainko horrekin harremanetan jarraitzea?.

Honela erantzun nion, neure aldetik: Zure egoera horretan, ez dira harritzekoak esan dizkidazunak.

Baina, honelakoxetan, pekatari izandako San Agustinek esandakoa betetzen saiatu behar dugu: Jainkoagandik ihes egin nahi duzunean, Jainkoagana ihes egizu.

Zure haserreak biraoak eta guzti ihes egizu Jainkoagana ".

Hitz horiek lasaitu bat eman zioten gizon nahigabetuari.

Izan ere, Jainkoaren-hurbilean, Berarekin ahal dugun eran jardunez, pixkana-pixkana konturatzen joan gintezke, haserretzen gaituen jainko hori, ez dela gugatik gurutzean bere bizia eman zuena, ez dela bere Gorputz eta Odol Santuak Eukaristian, maitasunaren ezaugarri, eman dizkiguna.

Haserretzen gaituen jainko hori, geure sentipenean sorturiko susmo txar bat besterik ez dela ikusiko dugu; geure erreminak asmaturiko txakur amets bat, eta besterik ez.

Orduan, egiazko Jainkoari dei egin diezaiokegu honela: Ulertezina bazaitugu ere, maitasuna bakar-bakarrik zaren Jesusen Aita Jainkoa, libra nazazu, Zu etzeran jainko gaizto eta erasotzaile horrengandik; libra nazazu, nire amets beldurgarri bat besterik ez den jainko mendekatzaileagandik!.

MarieNoampeuml;l, idazlari frantsesak ere, hara nola dei egiten zion, honelako egoera batean: A, Zu, nire estualdi hauetan eskutik naramazun Horrek, salba nazazu, arriskuan nauzu.

Libra nazazu, hor, zure atzetik, adi-adi zelatan zain daukadan jainko gaizto horrengandik!.